La Liga Jor 9
Atlético de Madrid
1 - 0
Osasuna
1 - 0
lr. 18 urr. - 21:00
Riyadh Air Metropolitano , Madrid

Osasunak Atletiren aurka galdu du (1-0)

Talde gorritxoak porrota jasp zuen Riyadh Air Metropolitano zelaian egindako bisitan

Club Atlético Osasunak gutxieneko aldeagatik galdu zuen Atlético de Madrilen aurka, Almadaren bigarren zatiko gol baten ondorioz (1-0).

Partida hasieran, Atlético de Madrilek berehala sortu zuen arriskua eta Álex B.-ren gol baten bidez markagailuan aurreratu zen, baina epaileak jokaldia baliogabetu zuen VAR bidez egindako azterketaren ondoren, Griezmann jokoz kanpo zegoela eta Boyomok jokaldian parte hartzea eragotzi zuela iritzita. Une gutxira, Sergio Herrerak geldiketa bikaina egin zuen, Griezmannen jaurtiketa hurbila eskuz aterata. Talde gorritxoak ongi erreakzionatu zuen eta Víctor M. V.-ren ekintza indibidual batean aukera paregabea izan zuen. '21' zenbakidunak baloia jaso zuen ia zelai-erdian, bi aurkari gainditu zituen eta areaz kanpotik jaurti zuen, baina baloia zutoinaren ondotik irten zen. Torrók beste aukera ona izan zuen gero, falta baten ondoren arean egindako erremate batean, baina Oblakek baloia urruntzea lortu zuen. Aukera horien ondoren, jokoak oreka hartu zuen eta atsedenaldira arte gol aukerarik argirik ez zen izan.

Bigarren zatian, etxeko taldeak indartsu ekin zion eta bi aukera izan zituen: J. Alvarezek egindako jaurtiketa bat Sergio Herrerak oinarekin gelditu zuen eta Sørlothen burukada bat langatik gora joan zen. Budimirrek aukera bikoitza izan zuen, baina defentsak bi jaurtiketak uxatzea lortu zuen. Aukera horren ostean, Atletik 1-0ekoa jarri zuen Almadaren bitartez. Gorritxoek erreakzionatzen saiatu ziren eta aldaketekin eta sistemaren moldaketarekin aurrerapausoa eman zuten, aurkariaren areara gehiago hurbilduz. Horrela, berdinketaren bila saiatu ziren hainbat erdiraketa eginda, baina ez zuten errematatzaile egokirik aurkitu, eta 89. minutuan izan zuten aukera onena: Moi Gomezek aurkariaren areako ertzean baloia berreskuratu zuen, arean sartu eta bi aurkari gainditu ondoren, Budimirri pasea eman zion, baina Oblakek geldiketa bikain batekin berdinketa eragotzi zuen.

Osasunaren hurrengo partida urriaren 26an, igandean, jokatuko da, Celtaren aurka Sadarren, 18:30ean, LALIGA EA Sports-eko hamargarren jardunaldiari dagokion neurketan.

    Alineación rival

    Titulares

  • Jan Oblak
    13 Jan Oblak
  • José María Giménez
    2 José María Giménez
  • Marcos Llorente
    14 Marcos Llorente
  • Robin Le Normand
    24 Robin Le Normand
  • Nico González
    23 Nico González
    Min salida 43'
  • Dávid Hancko
    17 Dávid Hancko
  • Pablo Barrios
    8 Pablo Barrios
  • Koke
    6 Koke
    Min salida 54' Tarjeta amarilla 30'
  • Álex Baena
    10 Álex Baena
    Min salida 63'
  • Julián Alvarez
    19 Julián Alvarez
    Min salida 82'
  • Antoine Griezmann
    7 Antoine Griezmann
    Min salida 55'


  • Suplentes

  • Alexander Sørloth
    9 Alexander Sørloth
    Min entrada 55'
  • Thiago Almada
    11 Thiago Almada
    Gol 69' Min entrada 63'
  • Giuliano Simeone
    20 Giuliano Simeone
    Min entrada 43'
  • Conor Gallagher
    4 Conor Gallagher
    Min entrada 54'
  • Giacomo Raspadori
    22 Giacomo Raspadori
    Min entrada 82'

Tiempo de juego: 94min.