Asier Bonel, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin
Entitate gorritxoak beste bi denboraldi gehiago luzatu ahal izango du, 2031ra arte, Atarrabiako aurrelariarekin duen kontratu-harremana.
Club Atlético Osasunak eta Alykall Doumbia harrobiko jokalariak 2029ko ekainaren 30era arte luzatu dute euren arteko lotura, aurreko kontratu harremanean aurreikusitakoa baino hiru denboraldi gehiago. Halaber, akordioak ezartzen du entitate nafarrak 2031ra arte luzatu ahal izango duela lotura. Jokalariaren etete-klausula 20.000.000 eurokoa izango da, eta 40.000.000 eurora igoko da LaLiga EA Sportseko lehen taldeko jokalaria bada.
Alykall Doumbia Cissé (Bamako, Mali, 2007ko azaroaren 6a) Osasunaren harrobian hezitako muturreko jokalaria da. Urtebete besterik ez zuenean, bere familia Nafarroara joan zen bizitzera, lehenik Barañainen eta gero Atarrabian, non hamar urte zituenetik bizi baita. Burlatan eta Txantrean hasi zen futbolean. Kadete mailako lehen urtean Osasunan sartu zen, eta bost denboraldi daramatza bertan. Oraindik jubeniletan dagoen arren, Subiza bigarren filialarekin hasi zuen denboraldia. Hala ere, Promesasen dinamikan dago, eta Lehen Federazioaren hiru topaketetan parte hartu du. Gainera, joan den asteartean deitu zuten lehen aldiz lehen taldearekin Ebroren aurkako Errege Kopako lehian.
Últimas noticias Ver todo
Patrocinadores