LEhen Taldea 19 abe. 2025

Astelehenean jarriko dira salgai Athletic Cluben aurkako partidarako sarrerak 

Jendearentzako salmenta abenduaren 26an, ostirala, goizeko 9:30etan hasiko da.

Datorren astelehenean, abenduak 22, C. A. Osasuna eta Athletic Cluben arteko partidarako sarrerak salgai jarriko dira. Partida urtarrilaren 3an jokatuko da, 16:15ean, Sadarren. Abenduaren 25era arte, 23:59etan, salmenta lehentasuna izango dute bazkideek eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrek. Sarreren salmenta webgunearen bidez bakarrik egiten da eta bazkide edo 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titular bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.

Abenduaren 26tik, ostirala, 9:30etatik, partida hasi arte, salmenta publiko orokorrarentzat egokituta dago.

Abonuen lagapena abenduaren 29an, astelehena, irekiko da 9: 30ean eta irekita egongo da norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagora arte. Bazkideren batek ezin badu topaketara joan, webguneko Bazkidearen Arloaren bidez, bere eserlekualaga dezake, eta salduz gero, salmenta-prezioaren %50 lortzen du sari gisa txartel helduen kasuan, eta %30 gainerako kategorien kasuan. Sari horiek hurrengo denboraldia berritzeko deskontu gisa metatuko dira (gehienez ere hurrengo denboraldiko txartelaren prezioaren %80ra arte). Abonuen lagapena partida bakoitza baino ordubete lehenagora arte egongo da zabalik. Une horretatik aurrera ezin izango da eserlekurik laga, ezta berreskuratu ere.

Prezio hobaridun txartel bat (kategoria guztiak, heldua izan ezik) helduen sarrera bihurtu nahi duten bazkideek 30 euroko gehigarria ordaindu ahal izango dute klubaren bulegoetan (50 euro eserlekua Lehentasunezko Palko Tribunan badago).

'Gorritxoa deskontu kupoiak'

'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrek dituzten deskontu-kupoiak ez dira baliagarriak partida honetarako, baina sarrerak lehentasunez erosi ahal izango dituzte.

GUNEA

OSA-ATH

102-117

70

101-118

70

116

60

104-105-106

65

107

60

103

60

108-111

70

109-110

70

112

60

113-114-115

65

201-218

100

203

60

204-205-206

65

207

60

209-210

70

208-211

70

212

60

216

60

301-318

75

302-317

75

303

65

304-305-306

70

307

65

308-311

75

309-310

75

313-314-315

70

316

65

312

65

401-418 1-5

75

401-418 6-15

75

402-417 1-5

75

402-417 6-15

75

403

BISIT

404-405-406

70

407

70

408-411

75

409-410

75

412

65

413-414-415

70

416

65

PREMIUM

180

SALA 1920

220

PALCO VIP

250