LEhen Taldea 01 abe. 2025

Osasunak 22 jokalari deitu ditu Ebroren aurka jokatzeko Errege Kopako bigarren kanporaketan 

Gorritxoek C. D. Ebroren aurka jokatuko dute Ibercaja Estadioan bihar, abenduak 2, 19:00etatik aurrera

Club Atlético Osasunak 22 jokalari deitu ditu C. D. Ebroren aurka jokatzeko Errege Kopako bigarren kanporaketan (asteartea, abenduak 2, 19:00etan, Ibercaja Estadio). Ez dira zitazioan sartu Moncayola, Aimar, Valentin Rosier eta Iker Benito. Zerrendan bigarren taldeko Pedroarena, Arroyo, Arguibide, Mikel Serrano eta AlyKall jokalariak sartu dira.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, Boyomo, Abel Bretones, Catena, Arguibide eta Mikel.

Erdilariak: Torró, Iker Muñoz, Rubén García, Moi Gómez eta A. Osambela.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, S. Becker, Victor M. V., Pedroarena, R. Arroyo eta AlyKall.