LEhen Taldea 16 abe. 2025

Osasunak 22 jokalari deitu ditu Huescaren aurka jokatzeko 

Talde gorritxoak Huescaren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako final-hamaseirenak direla eta

Club Atlético Osasunak 22 jokalari eramango ditu Sociedad Deportiva Huescaren auka jokatzeko bihar 19:00etatik aurrera El Alcorazen. Alessio Liscik deialdia eskaini du Taxoaren egin den azken entrenamendu saioaren ostean. Azken partidarekiko berritasuna Juan Cruz da. Valentin Rosier baja da gripeak jota, eta Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitzen du. Gainera, Boyomo ere ez dago deialdian, Kamerunekin kontzentratuta baitago Afrika Kopa jokatzeko. Unai Santos, Mikel eta Arroyo Osasunako futbolariak Errege Kopako final-hamaseirenetarako zerrendan sartu dira.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera eta Aitor Fdez.

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, Abel Bretones, Catena, Arguibide, Unai Santos eta Mikel.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Iker Muñoz, Aimar, Rubén García, Moi Gómez eta A. Osambela.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, S. Becker, Víctor M. V. eta R. Arroyo.