LEhen Taldea 19 abe. 2025

Olentzero eta Mari Domingi Sadarren izango dira Alavesen aurkako partidaren atarian

Olentzero eta Mari Domingi Sadarren izango dira Club Atletico Osasuna eta Deportivo Alavesen arteko partidaren atarian. Partida bihar jokatuko da, abenduak 20, larunbata. Haurrek aukera izango dute haiek ezagutzeko, nahi dituzten gutunak emateko eta haien ondoan argazkiak egiteko estadioko 7. atean, 17:30etatik 18:30etara. Gainera, Olentzerok eta Mari Domingik Gorritxoren konpainia izango dute bisitan, musikarekin girotuta.