LEhen Taldea 18 abe. 2025

Osasuna Taxoaren entrenatu da Huescari irabazi ostean

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, Errege Kopako final-hamaseirenetan S. D. Huescari 2-4 irabazi ondoren. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak errekuperazio lana egin du, partiden ondoren ohikoa den bezala.

Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Bestalde, Boyomok ez du entrenatu Afrika Kopa jokatzeko Kamerungo selekzioarekin kontzentratuta dagoelako.

Osasunak bihar egingo du entrenamendua Sadarren, eta Alavesen aurkako partidaren aurreko azken entrenamendua izango da (abenduaren 20an, larunbata, 18:30ean, Sadarren).